Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondarribiko pintxorik gabeko lehen finala 2006tik

Atzo X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalerdietan lehiatu zen Sardara, baina ez da finalerako sailkatu.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/10/21
Euskal Herriko Pintxo sardara

Sardarako sukaldariak, pintxoa prestatzen finalerdietan

Aurten ez da Hondarribiko ordezkaririk izango Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalean. Herriko sei tabernek eman zuten izena lehiaketan, eta bakarrak lortu zuen finalerdietako txartela, Gorka Soutoren Sardarak. Atzo arratsaldean lehiatu zen bigarren fasean Sardara, baina ezin izan zuen aurerra egin. Hortaz, hondarribiarrik ez da egongo finalean, 2006tik aurrenekoz. Urte hartan egin zen lehen aldiz Euskal Herriko Pintxo Txapelketa, eta lehen edizio hori izan da orain arte, finalisten artean hondarribiarrik izan ez dituen bakarra. Bitxikeria bezala, hamar onenen artean Gasteizko Hondarribia taberna sailkatu zen 2006an. Herriko ordezkaririk ez, beraz, baina Hondarribia izena bai finalisten artean. Hortik aurrera, beti izan da hondarribiarren bat pintxo txapelketa nagusiko azken fasean —2008koan 20 izan ziren finalistak, hamarren ordez, eta Hondarribiko hiru horien artean—. Gran Sol izan da txapelketako azken egunean gehien lehiatu izan den herriko establezimendua; bitan txapela lortzeaz gain (2010 eta 2013), beste hainbestetan bigarren izan da (2007 eta iaz), eta beste lau bider sailkatu da finalisten artean (2008, 2009, 2011 eta 2012). Txapelketako finalean Hondarribiko ordezkariren bat izan den guztietan, han izan da San Pedro kaleko taberna. Hori ez ezik, finalista bezala errepikatu duen Hondarribiko taberna bakarra izan da Bixente Muñozena. Beste sei ordezkarik lortu dute meritu hori, bakoitzak behin: Olatu (2008), Ardoka (2008), Batzokia (2009), Goxodenda (2011), Kai Zaharra (2012) eta Sardara (iaz). Aurten finalerdietan izan da Sardara, baina ezingo du gaurko finalean lehiatu. Gaur goizean egingo dute finala Itsas Etxean, 09:30etik aurrera.

Hamar finalistak

  • Sagarra (Ermua, Bizkaia)
  • Le impertinent (Biarritz, Lapurdi)
  • Kiosko (Bilbao)
  • Nuevo Hostaff (Tafalla, Nafarroa)
  • Aitzgorri (Donostia)
  • Alex Mugika (Iruñea)
  • Zallo (Gernika, Bizkaia)
  • Haritza (Mungia, Bizkaia)
  • Abaco (Huarte, Nafarroa) —iazko txapelduna—
  • Zeruko (Donostia)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.