"Zenbait zergei progresibitatea" ezarri dietela jakinarazi dute gaurko agerraldian, "zailtasunak dituztenei laguntzeko asmoz".
EH Bilduk ez ditu nahikotzat jo ordenantzetan egongo diren aldaketak. PPk, bestalde, udal gobernuak "inposatu" nahi zituen Hirigintza arloko bi tasa kentzea bultzatu zuela jakinarazi du.
EH Bilduk bi helburu izan dituela azaldu du bere ordenantza proposamenetan. Batetik, ordenantza fiskalak bere osotasunean berrikustea, eta bestetik, binetaren zerga justuago bat edukitzea.
Udalak tasa eta zerga gehienak izoztu egingo ditu. Murrizketak izango dira binetan: %10 arteko jaitsiera izango dute zilindrada baxuko ibilgailuek.