Ordenantza fiskalak bere horretan mantenduko ditu udalak

Udalak tasa eta zerga gehienak izoztu egingo ditu. Murrizketak izango dira binetan: %10 arteko jaitsiera izango dute zilindrada baxuko ibilgailuek.

Autoak aparkatuta

Autoak aparkatuta

2016ko ordenantza fiskaletan aldaketa gutxi izango da. Miguel Angel Paez Ogasun ordezkariak aurreratu duenez, aldaketa garrantzitsuenak binetan egongo dira, %10 arte jaitsiko baitituzte tasak, zilindrada baxuena duten ibilgailuen kasuan. Zilindrada altuagoa duten ibilgailuek %5 gutxiago ordaindu beharko dute bineta, baita jarduera ekonomikoetan erabiltzen dituzten ibilgailuek ere (kamioiak, erremolkeak eta traktoreak). Aldaketak izango ditu ere jabetza publikoaren erabileraren ordenantzak ere, batik bat, terrazak eta antzekoak erregulatzen dituenak. Kale guneak zenbakiz aldatuko dituzte. Hala, Santiago kalea 3 gunetik 2 gune izatera pasatuko da, “kale horretako jarduera ekonomikoa 2 gunekoen antzekoa baita”, azaldu du Paezek. 2 gunekoak dira, esaterako, Iparralde etorbidea, Juan Volmer plaza, Argentinako Errepublika eta Colon pasealekua. Hainbat tokietarako sarrera ere doako izatera pasatu da, ordenantzen proposamenaren arabera. Alegia, Santa Elena egunean (abuztuak 22) Oiasso museora sartzea eta Santa Elena ermita bisitatzea dohainik izatea. Ordenantzen aldaketa urriko udalbatzarrean eztabaidatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.