
Omenaldiaren ekitaldi hunkigarria Istillaga plazan egingo dute Emakumeen Etxearen kanpoaldean, 19:00etatik aurrera.

Bigarren Mundu Gerra bukatu zen egunaren harira, ekitaldi instituzionala antolatuko dute omenaldia eta aitortza egiteko, 11:30ean hasita.

San Marko Eguneko erromeria bertan behera geratu zen euriarengatik, eta igande honetan, ekaina 1, errepikatuko dute. Egun horretan Benito Ijurra urte luzez Beraun eta Pontikako parrokoa izandakoari omenaldia egingo diote, eta plaka bat jarriko diote Bizarainen (San Marko).

1936ko abuztuaren 11n bederatzi komunista fusilatu zituzten; 90. urteurrenean, Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak omenaldia eta bazkaria antolatu ditu.

http://www.youtube.com/watch?v=lPpA5vCesw8&feature=youtu.be Errenteria-Oreretako abesbatzak 22 urteko ibilbidearen omenaldia jaso du Errenteriako Udalaren eskutik.