Hondarribiar gazteak estreinakoz gidatuko du Jaizkibel konpainia irailaren 8an. «Urduri, baina pozik eta arduraz» hartu dio lekukoa Oihana Etxebarrietari. Aurten «pauso handiak» egin dituztela dio.
Konpainiaren 25. urteurrena ospatzeko, Loratzen izeneko eguna ospatuko du Jaizkibelek datorren hilaren 22an (larunbata da). Egun osoko egitaraua prestatu dute, askotariko jarduera eta ekitaldiekin.
Alardean parte hartzeko aukerarik gabe desfilatuko du berriz ere Jaizkibel Konpainiak. Hala ere, azken urteetan herritarren onarpena handitu denaren sentsazioa du Oihana Etxebarrieta kapitainak.
Izurriak eskainitako abagunea eztabaida bultzatzeko baliatu beharko litzatekeela sinetsita dago. Konponbiderantz aurrera urratsa izan nahi du alardeko 22. konpainia izateko proposamenak.
Jaizkibel konpainiak bidelagun izandako Kattalin Miner, Itziar Ituño, eta Garbiñe Biurrun elkarrizketatu ditu ‘Aurrera egin badugu’ dokumentalean. Borroka ezberdinen arteko eragina islatu dute.
Irungo alarde parekidearentzat "gogorra" izan da erabakia hartzea. Jaizkibel konpainiak, Hondarribian, "alde bakarreko erabakia" gaitzetsi du.
‘Argi-izpiak txarrantxen artean' ikerlana argitara eman dute Maria Ruizek, Oihana Etxebarrietak eta Laura Varak espetxea feminismotik eraldatzeko gogoetarako proposamena mahai gainean jarriz.
Inoizko jendetsuena izan da Jaizkibel konpainiaren aurtengo desfilea. Erreakzio ugari eragin ditu gaurkoak, irakurri hemen guztiak.
Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide da. Azaroaren 25aren harira, emakumeen borrokak bizi duen unearen berri eman du.
Maddi Ane Txoperenak eta Oihana Etxebarrietak emango dute 'Umetan jasandako eraso sexualak' hitzaldia. Kultur Etxean izango da, maiatzaren 9an, 19:00etan.
Martxoaren 4an Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango dira Mertxe Aizpurua eta Oihana Etxebarrieta, 19:00etan.
Hondarribiko hauteskunde ekitaldi nagusia egitekoa da gaur koalizio abertzalea, baina iragarpen metereologikoa dela-eta pilotalekura lekualdatzea erabaki dute.
Hondarribiko koalizio abertzaleak hauteskundeetako ekitaldi nagusia egingo du Oihana Etxebarrieta eta Juan Karlos Izagirreren eskutik.