Sendi giroan hasi zen elkartasun ekintza batek, familia zabalago baten kide bilakatu zituen Mikel Arnaez eta Ane Aginagalde: Odol emaileen taldeetako ordezkari dira, orain, antxotarra eta hondarribiarra.
Behar denean, ebakuntzetan adibidez, norberari odola txertatzea eskubidea dela ez du inork zalantzan jartzen. Baina emailerik ez balego, odolik ez legoke. Gizarte betebeharra da odola ematea.
Osteguneko 16:30ean hartuko dituzte lehen boluntarioak, eta 20:10 inguruan azkenak. Ohiko odol emaileei telefonoz emango diete hitzordua.
Saioari 16:30ean emango diote hasiera boluntarioek, eta 20:10 inguruan jasoko dute azken poltsa. Odol emaile berriak animatu dituzte.
Maiztasun handiz odola eman izanagatik, 30-40 lagun omentzea aurreikusi du Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.