Surf, rock eta psikodelia erritmoak uztartzen ditu talde brasildarrak Igande arratserako planik ez duenak badu Errenteria-Oreretan eskaintza aski erakargarria. Brasiletik dator eta ez du futbol mundialarekin ikustekorik. Autoramas hirukotearen kontzertua antolatu du Oarsomusika elkarteak Niessenen, ikasturte bukaerako kontzertu gisa.Kontzertua 20:45ean hasiko da eta sarrerak han bertan salduko dituzte, 7 euroan. http://youtu.be/JzVgcxpIvPA
Hiru talde bilduko dira, oraingoan, Niessen aretoan: Kokein, Xabi eta Petti eta Bide Ertzean. Kontzertu hori larunbat honetan, hilak 8, izango da 22:00etatik aurrera. http://www.youtube.com/watch?v=klzbvyHiCUY
http://vimeo.com/28931587 Oarso Musikak hainbat kontzertu antolatu ditu azarorako, eta lehenengoak ostiralean izango dira: Toil, Kakahuete eta Jotatiro.
Ostiralean lau talde igoko dira Niessengo oholtza gainera: Prag, Aguirre, Gaitze eta Superdozer. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrerak sei euro balio ditu
Bai Euskarari ziurtagiria jaso du Oiartzungo enpresak, urte luzetan euskararen normalizazioaren alde barne eta kanpo mailan egin duten lanagatik. 100 urte bete ditu aurten enpresak.
El hombre más rico del mundo barietate ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean, hilak 4, Errenteria-Oreretako Niessen kulturgunean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta doan izango da. Tokia hartu behar da, baina, lehenago.
Gaur goizean etxe bat botatzen aritu dira Niessen parean. Ikusgarria izan da etxea botatzeko modua, eta zarata ugari atera dute langileek. Horrek herritar askoren arreta piztu du.
Pantaila handian film laburrak ikusteko aukera izango da asteburuan Errenteria-Oreretan. XVII. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketan parte hartu duten pelikulak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan. Proiekzio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta dohainik izango dira. Azkeneko egunean, igandean, banatuko dituzte sariak Niessenen bertan. Partaideek sari potoloak eskuratu ahal izango dituzte: 1.000 euro irabazleak, 600 euro ekoizpen onenak, 300 euro publikoaren sariak, euskarazko lanik onenak 600 euro, Oarsoaldeko onenak 300 euro eta gazte sariak 600 euro. Guztira, 24 film proiektutatuko dituzte, egun bakoitzean hamabi. Genero anitzak landu dituzte: dokumentala, animazioa, fikzioa… eta jatorri ezberdinetako zuzendariek: Irun, Donostia, Madril, Valentzia, Buenos Aires… Lan bakarra da Errenteria-Oreretakoa: Cara o cruz, Andrea Morate Ramosena. Hiru lan dira euskaraz lehiatuko direnak. Film laburren lehiaketako emanaldiak Etziko emanaldia: El vendedor de humo, Ismalia, Mi papá es director de cine, Carta a Sasha, Daisy cutte, Sombras de barrio, Piensas, Lagun mina, El secreto de mis hongos, Abril, Negutu, Alexis. Larunbateko emanaldia: Luminaris, Zeinek gehiago iraun, L’ equip petit, Super Borja, La mirada perdida, Cara o cruz, Oxitocina, Zauriak, La gran carrera, El rastrillo se quiere…, Llámame Parker, Ironías de la vida.
Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, otxoteak, toka, euskal pilota… Orain beste ekintza bat gehitu behar dio urteko agendari: bolo txapelketa. Lehenengo aldiz egingo dute igandean, Foru plazan, eta herriko zein kanpotik etorritakoak ariko dira bolotan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Niessen elkarteko Jose Antonio Lopez de Aberasturik eta Fernando Lopetegik, eta Pedro Lazkano eta Antonio Goenaga Gipuzkoako Toka eta Bolo Federazioko kideak eta kide ohiak, hurrenez hurren. Lazkanok adierazi zuen nabarmentzekoa dela Niessenek egin duen ahalegina, batik bat herrian bolatokirik ez dagoela kontuan hartuta. Hain zuzen, ekimen horretatik abiatuta, herrian bolatoki bat jartzea proposatu dio Niessen elkarteak Errenteriako Udalari. Horren harira, bi aldeak harremanetan daudela azaldu du Lopetegik. Proposamen horren arabera, bolatokia Fanderian egongo litzateke. Izen ematea Edozeinek eman dezake izena bolo txapelketan. Horretarako, nahikoa da igandean, 11:00etatik 12:00etara Foru plazatik agertzea. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Parte hartzea bermatze aldera, Goierritik bolotan aritzen diren hainbat jokalari herrira etorriko direla iragarri du Lazkanok. Partaideek 7-9 kiloko bolarekin 18-20 metrora egongo diren boloak bota beharko dituzte. Boloak hiruna boloko hiru filatan egongo dira jarrita, eta azkenekoa, aurrean. Guztiak botatzeko sei aukera edukiko ditu bakoitzak. Partaideak kioskoaren parean egongo dira, eta boloak, berriz, Alondegiaren aurrean. [...]
Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ibiltzen da urtean zehar, eta orain, urte osoko agendari beste bat batu dio: I. Bolo Txapelketa. Igandean egingo dute Foru plazan, eta horretarako, 18-20 metroko luzera duen gunea b...