Sei saioko ikastaroa egingo dute gaztelekuan, autoezagutza, autoestimu eta ahalduntzea lantzeko. 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da.
Haur eta nerabeen integraziorako programa da Ingurune Irekia. Iaz, 1.000 pertsona ingururekin egin zuten lan.
Igandean (hilak 26) 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo dute OinHerri elkarteak deituta. Orain arte erakutsi duten jarreragatik zorionak emango dizkiete, laster kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatuko dute, baina batez ere, haurren eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada bihurtu nahi dute iniziatiba.
Uda Jolas 5 eta 11 urte arteko haurrei begirakoa da eta urtero antolatzen du udalak.
Iniziatibak 11 urtetik 17ra bitarteko irundarren heziketa eta gizarteratze beharrei erantzutea du asmo, nerabeekin "beren hizkuntza hitz eginez".
11 eta 14 urte bitartekoek eman dezakete izena, eta ostirala arte dute horretarako aukera. Hurrengo asteazkenean hasiko da tailerra.