
Egun osoko egitaraua antolatu dute iganderako, goiz zein arratsaldez izango dira muxikoak eta kalejirak herriko kaleetan barrena. 500 dantzari inguruk parte hartuko dute zazpigarren honetan.

Parte hartzen duten dantzariei etxean bideo bat grabatzeko edo argazki bat egiteko eskatu die Zumardikoak elkarteak; bildutako materialarekin bideo bat osatuko dute.