
Munduko biraren barruan, kontzertua emango du Fermin Muguruzak abuztuaren 14an Irunen. Jende asko aurreikusten dutenez, azpiegitura eta garraio zerbitzu bereziak bermatuko dituzte.

Abuztuaren 11tik 15era luzatuko dira Moskuko Bestak. ‘Egiten baduzu hozka, gure auzotik ospa!’ izan da aurtengorako aukeratu duten leloa, eta harrera auzoa askea dela aldarrikatu nahi dute.