
Maila altuko jokalaria da bizkaitarra, eta hainbat garaipen ditu zorroan. Kolokio bat eskaini zuen astelehenean Kasino Zaharrean.

Herritarrak xakera "ingurune hurbilean, hezigarri eta atseginean" jokatzera gonbidatu ditu Hondarribiko Marlaxka xake klubak.

Hondarribiko Jai Nagusietako VIII. Xake Jaialdian Jesus Mari Jauregui Echeveste omendu zuten. Miren Olaizola eta Ione Jauregui Olaizola alabak jaso zuten esker ona.

Aurtengo edizioan 18 emakumezkok parte hartu dute, adin guztietakoak. Helburua ezagutza elkarbanatzea, elkar hauspotzea eta ondo pasatzea izan da.

Euskadiko Liga amaituta 6. postua eskuratu du Marlaxka Xake Klubeko A taldeak. Gipuzkoako Ligan, berriz, bi garaipen eta porrot eta berdinketa bana lortu dituzte gainontzeko taldeek. Julen Goya lesakara ere fin aritu da.

Euskadiko eta Gipuzkoako ligetako hirugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Bi berdinketa, garaipen eta porrot bana eskuratu zituzten.

Euskal Ligan jokatzen duen Hondarribia Marlaxka A taldeak 1-3 irabazi zuen Zornotza A taldearen aurka.

2011. urtetik dago abian webgunea, eta klubaren eta tokiko xakearen informazioa eskaintzen dio erabiltzaileari.

Gorka Tafallek, Jon Diazek, Oier Etxaidek, Beñat Sagarzazuk eta Kimetz Lekuonak osatu zuten Marlaxka Xake Klubeko taldea Gipuzkoako txapelketan. Bost lehiatik lau irabazi zituzten.

Gipuzkoako ligako 10. xake jardunaldian garaipen bat eta bi porrot lortu zituzten Marlaxkako taldeek. Julen Goia gazte lesakarrak, berriz, Noaingo Eskolarteko txapelketan bigarren postua eskuratu zuen.

Eibarren jokatu zen Adinetako Euskadiko Xake Txapelketan eskuratu zuen titulua irundarrak. Marlaxka Xake Klubak beste hiru ordezkari izan zituen. German Herrerak eta Josu Tornayk, bestetik, Euskadiko Txapelketa Absolutuan parte hartu dute.

Asteburu honetan Adinetako Euskadiko Xake Txakelketa eta Euskadiko Txapelketa Absolutua jokatuko dira. Hondarribiko Marlaxka Klubeko zazpi jokalarik parte hartuko dute horietan.

Asteazkenean Benjamin, Kimu eta Infantil Mailetako Eskolarteko Xake Txapelketa zonalak jokatu ziren Kasino Zaharrean, Bidasoko hamazazpi neska-mutilen parte hartzearekin.

Kasino Zaharrean izango da hitzordua. Topaketak Gipuzkoako eskolarteko txapelketara sailkatzeko balioko du.

Euskal ligako 7. jardunaldia eta Gipuzkoako ligen 6. jardunaldiak jokatu dira asteburuan. Partidak amaituta afaltzera joan ziren xakelari guztiak, Marlaxkako izpiritua ospatzeko.

Erresuma Batuko Braille Chess Association Elkarteak antolatzen duen lehiaketa da, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako.

Taldekako bi garaipen, berdinketa bat eta porrot bat bildu dituzte Hondarribia Marlaxka xake klubeko xakelariek. Banakako Gipuzkoako Jubenil txapelketan, aldiz, garaipen eta porrot bana.