Bittor Ibañezek 30. Chess Theme Break mini txapelketa irabazi du
Erresuma Batuko Braille Chess Association Elkarteak antolatzen duen lehiaketa da, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako.

Chess Theme Break mini txapelketa ikusmen urritasuna duten pertsonentzako lehiaketa da. 30 urteko ibibidea du eta Erresuma Batuko Braille Chess Association Elkarteak antolatzen du. Aurten, Hondarribia Marlaxka klubeko Bittor Ibañezek parte hartu eta txapelketa irabazi du.
Bost partida jokatu eta bostak irabazi zituen Ibañezek. Hortaz, 5 punturekin eskuratu zuen garaipena. Bigarren sailkatuak, Tony Lawtonek, 4 puntu eskuratu zituen eta hirugarren izan ziren, 3 puntutara berdinduta, Mark Hague eta Gill Smith. Gainontzekoen puntuaketa honakoa izan zen: 2,5 puntu Gary Wickett, Eleanor Tew eta Lea Ryanek; 1,5 puntu Irene Elbournek; eta puntu 1 Richard Harringtonek.
Celia Gibbsek eman zion ‘Peter and Celia Gibbs Award 2024’ saria, 27 urtez txapelketaren antolatzailea izan denak.