
BATeko emakumeen talde nagusiak Espainiako maila goreneko bigarren jardunaldia jokatuko du igandean Durangon. Duela bi aste Iruñean lortutako hirugarren postua errepikatu nahi dute, maila mantentzeko helburua lortzeko.

Emakumezkoen taldeak Ohorezko Mailan bigarrenak izan dira; eta gizonezkoak, berriz, Lehen Maila Nazionaleko hirugarrenak izan dira.

Asteburu honetan, emakumeek Ohorezko Mailan lehiatuko dira, Bartzelonan; gizonezkoek, berriz, Lehen Maila Nazionalean ariko dira, Manresan.