Lasterketaren 24. ekitaldia hilaren 30ean lehiatuko da, Hendaia eta Hondarribia artean, eta lasterkariek 10 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute, 16:30ean hasita. Goizean, 10:00etatik 11:00etara, Txingudi Korrika Txikia lehiatuko da Gal inguruan.
Alkate berriak 58.866,25 euro kobratuko ditu urtean, Txomin Sagarzazu alkate ohiak 73.582,81 euro kobratzen zituenean. Udal gobernuko kide guztien soldatak ere jaitsi dituzte.
Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaia ospatuko dute hondarribiarrek bihar. Udaletxetik Eliza Nagusira eramango dute bandera.
Herriko ikastetxeetako ikasleak alkatearekin eta zenbait zinegotzirekin bildu dira, Eskolako Agenda 2030ean egiten ari diren lana aurkeztu eta galderak egiteko.
Ama Guadalupeko Lara Galdeano, Egiluzeko Daniela Garciandia eta Talaiako Nora Perez izan dira aurtengo garaileak. Hiruek sari ederrak jaso dituzte.