Talde txuri-beltzak ostiralean hasiko du denboraldi aurrea Galen, zaleei ateak irekita, 10:00etan. Aurrez, bihar, Fran Justo prestatzaile berria aurkeztuko dute. Horrez gain, hilaren 21ean, Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko dute Realak eta Osasunak Galen.
Iñaki Goikoetxeak badu bere ordezkoa Galeko aulkian. Prestatzaile galiziarrak urtebeteko kontratua sinatu du txuri-beltzekin, eta Bigarren Mailako Lugo taldea da entrenatu zuen azkena.
Real Union daraman bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko da igandean. Txuri-beltzek ligako bosgarren jardunaldiko partida jokatuko dute Galen Teruelen aurka, 12:00etan.
Egun gutxi barru jarriko da martxan talde txuri-beltza. Aurtengo sasoia prestatzeko zortzi lagunarteko iragarri dituzte. Azken egunetan fitxaketak, bajak eta kontratu luzapenak jakinarazi ditu klubak.