AP-8 autobidetik Irungo hirigunera (Oinaurretik) doan sartzeko sarrera eta irteera berria martxan dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Jeltzaleak kezkatuta daude lotune erdiaren eta Hegoaldeko Ingurabidearen artean dagoen "urtebeteko desfasearekin".
Gaur hasi dituzte Hego Ingurabidea eta lotune erdiaren proiektuaren lehen lanak. Zehazki, AP-8ko lotune erdiaren eraikuntzari ekin diote.
Azken asteetan proiektuaren finantzaketarako inolako zalantzari izan ez dutela nabarmendu dute, eta hortaz, irundarren mugikortasuna hobetzeko bidean direla.
Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obren sailetik lotune erdia eta hegoaldeko ingurabideko proiektua egun nola dagoen azaldu berri dute.
Datozen egunetan udal gobernuak 4,8 milioi euroko kreditu aldaketa proposatuko duela esan dute, eta ondorioz, alderdi jeltzaleak zuzenketak proposatuko dituela.