Mahaien, bezeroen eta langileen artean segurtasun distantzia gordetzea ezinbestekoa dela gogorarazi die, baita okupazioa eta higienea errespetatzea ere.
Lehen fasean sartu arren, taberna gutxi batzuk erabaki dute ateak zabaltzea aste honetan; komertzioei dagokienez, gehienak pertsianak igotzen hasi dira jada.
Terrazak %50ean zabaldu ahal izateko inguruak egokitzen ari dira eta beraz, jarduera berreskuratuko duten establezimenduen berri izan nahi dutela adierazi du Gonzalo Carrion zinegotziak.