Osasun larrialdi egoera bertan behera utzi ondoko lehen musika jaialdia izango da biharko Fenomena; 13:30etik aurrera musika doinuek kirol kaia beteko dute.
Ezberdintasun nabariak antzeman ditu HITZA-k Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Hondarribiaren artean; azken honetan, momentuz, ateak ez zabaltzea erabaki dute ostalari askok.
Inguruko udalerriekin alderatuta egoera "apur bat hobeagoa" den arren, orain astebete semaforo gorria piztu zela Hondarribian gogoratu du.
Arau berrien gaineko zehaztapenak egin zituen Txomin Sagarzazu alkateak atzo, hilak 27, argitaratutako azken bandoan.
Jarduera sozioekonomikoetarako edota kirola egiteko ondoko udalerrira igaro daitekeela zehaztu du udaltzainen zerbitzuak.
Larrialdi egoera ezarri zenetik atzo lurreratu zen Madrildik iritsitako lehen hegazkin komertziala.
Familia zaurgarriak, mikroenpresak eta langile autonomoak laguntzeko salbuespen neurri sorta onartu du Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak.
Elikagaiak eskuratzeko eta etxebizitzaren alokairua ordaintzeko zailtasunak dituzten norbanakoei edota familiei bideratuak egongo dira diru-laguntzak.
Internet bidez eskuratutako sarreren dirua automatikoki itzuli den arren, Turismo Bulegoan erositakoen kasuan aurrez aurre eskatu beharko dute itzultzea, bulegoan bertan.
Larrialdi egoera amaitu arte ez du papereko edizioaren banaketa egingo udalak; bitartean, online edizioa irakur dezakete interesdunek.