
Bihar kalera irtengo dira sindikatuak, goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta, arratsaldean, herrietan, baita Irunen ere.

Hondarribiko eta Irungo kale garbitzaileek euren lan baldintzak hobetzeko eskatuko diete Txinzer eta FCCri, 18:30etatik aurrera, San Juan plazan.

Honaino iritsi direla esan dute osasungintza publikoko langileek. Lan baldintza duinak, lan karga gutxitzea, eta bitartekoak eskatu dituzte. Osasun sistema publikoa babestea, hil ala biziko kontua bihurtu da.

Elkarrekin Podemosek Langileen Batzordearekin bilera bat egin zuen, udaletxeko eta eskolako langileen artean dagoen kezka helarazteko.

EH Bilduk Txinzerreko langileen aldarrikapenak aintzat hartu ditu, eta zuzendaritzari arduraz jokatzeko eskatu dio.