Gaurtik igandera bitartean Espainiako Txapelketa Absolutuak lehiatuko dira Ourensen. BATeko kideak une gozoan iritsi dira txapelketara, zazpik beren betiko marka onena lortuta bidaiatu baitute Galiziara.
Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak maila bikainean daudela erakutsi zuten asteburuan Gasteizen. Urrezko hiru dominarekin, zilarrezko birekin eta brontzezko hirurekin itzuli dira etxera.