Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zortzi domina Euskadiko Atletismo Txapelketan

Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak maila bikainean daudela erakutsi zuten asteburuan Gasteizen. Urrezko hiru dominarekin, zilarrezko birekin eta brontzezko hirurekin itzuli dira etxera.

Argazkia: BAT.
Mikel Del Val Garcia
Hondarribia,Irun
2023/06/20

Euskadiko Atletismo Txapelketa absolutua lehiatu zen iragan asteburuan Gasteizen, eta gauzak ezin hobe atera zitzaizkien Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariei, zortzi dominarekin itzuli baitira etxera: urrezko hiru, zilarrezko bi eta brontzezko hiru.

Klubak zehaztu du Euskadiko Txapelketa proba ona dela Espainiako Txapelketei ekiteko, asteburu honetan lehiatuko baitira 16 urtez azpikoen eta masterren Espainiako Txapelketak. BATeko atletak maila onean daudela ziurtatu du klubak.

Urrezko dominak hiru gizonek lortu zituzten: Ander Angladak 800 metrotako proban (01:51,85 minutu), Asier Zarandonak disko jaurtiketan (43,05 metro) eta Juan Errandoneak jauzi hirukoitzean (14,95 metro).

Goizane Garciak daraman denboraldi bikainari jarraipena eman zion Gasteizen. BATeko jaurtitzailea hiru dominarekin itzuli da etxera, maila handia erakutsiz. Disko jaurtiketan zilarrezko domina erdietsi zuen 40,16 metroko jaurtiketarekin. Mailuan eta pisuan, aldiz, brontzezko dominak lortu zituen, 43,40 metroko eta 11,42 metroko jaurtiketekin, hurrenez hurren.

Urte biribila daraman beste kirolari bat Laia Olaskoaga da, eta Euskadiko Txapelketa ez zen salbuespena izan, bi dominarekin itzuli baita etxera. 100 metrotan 12,25 segundoko denborarekin eskuratu zuen zilarrezko domina, eta 200 metrokoan, berriz, brontzezkoa 24,56 segundoko denborarekin.

Lortutako domina eta podiumez gain, klubak atleta guztien parte hartzea nabarmendu du. Hona hemen Euskadiko Txapelketaren emaitza guztiak.

Asteburuko agenda:

  • 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa.
  • Master mailako Espainiako Txapelketa.
  • Teresa Errandonea Espainiako selekzioarekin arituko da Europako Txapelketan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.