Gazteak elikadura agroekologiko eta jasangarriari buruz hausnartzeko bultzatzeko, bideo lehiaketa antolatu dute DBH eta kolegioko ikasleei begirakoa. Sariak, eskoletan elikadura jasangarria bultzatzeko proiektuetara bideratuko dira.
Bidasoaren bi aldeetako agroekologia balioan jartzen dituen zortzi panel ibiltari sortu dituzte Laborek eta Hendaiakoopek. Gaurtik hilaren 27ra arte Irungo Palmera Monteron egongo da, ekainetik uztailera Hendaian, eta irailetik urrira Hondarribian.
Ireki zutenetik bi urtera egonkortutako egitasmoa da Labore Txingudi. 200dik gora bazkide ditu dagoeneko, eta hiritarren artean gero eta onespen handiagoa du establezimenduak.
Udaratik aurrera hasiko duten prozesuaren helburua bazkide eta abalista gehiago lortzea da, baina baita ere etorkizunari begira Irungo erdigunean denda bat irekitzea.
Labore Txingudiren asmoa da kontsumo eredu eraldatzaileei ekitea.
Subirautza ekonomikoaren gaineko jardunaldietan Labore Txingudi era Aldatsa Baratza Kooperatibak euren esperientziaren berri emango dute.
"Banka, energia edota telekomunikazio zerbitzu alternatiboak eskaintzen dituzten hainbat proiektu ezagutzeko" aukera eskainiko du Olatukoop Bidasoa sareak.