
2013. urtean lehen salaketak jarri ziren baimenik gabe Kote Cabezudok ateratako argazki pornografikoengatik. Epaiketa hasterako ia 10 urte pasa dira. Biktimak justizia egiteko itxaropentsu daude.

Irungo epaitegian biltzeko deia egin du Bidasoaldeko Elkarte Feministak. Ana Isabel Perez Asenjo magistratuak Kote Cabezudo argazkilariaren biktimen defendatzailearen kontra aurkeztutako demanda ikertuko dute.