Korrokoitzeko bizilagunen ustez, arazoari eman dakioken benetako irtenbidea alboan duten pabiloia ere baloratzea da.
Korrokoitz 9ko bizilagunek mahairen gainean bi alternatiba dituztela esan du Xabier Iridoy Hirigintza ordezkariak
Erortzeko zorian da eraikina, eta orain hilabete etxea eta negozioa izan dituztenak utzi behar izan dituzte termitek gupidarik gabe jan baitute etxearen egitura. Etxea uzteaz gainera, hura eraistea ere beregain hartu beharko dute bizilagunek.
Hilabete daramate etxetik kanpo Korrokoitz 9ko bizilagunek. Termitek egitura kaltetu eta erortzeko zorian da eraikina. 2008az geroztik oraindik heldu ez den Hiri Egokitzapenerako Plangintzaren zain dira.