23. Korrikaren hasierak irudi ederrak utzi zituen atzoko egun historikoan. Egunean zehar jasotako irudiekin laburpen bideo bat osatu du HITZAk.
Korrikaren lekukoa eraman zenuen atzo? Hemen, 100dik gora irudi bertan ote zauden ikusteko. Harro herri!
Asko eta asko izan dira Hondarribian gaur arratsaldean Korrikarekin bat egin dutenak. Gainezka egin dute errepideek eta kaleek euskaltzaleekin.
Korrika Gazteren ondoren muxikoak, artisauen azoka eta bertso-poteoa egin dituzte. Arratsalderako prest dira irundarrak.
Arratsaldean abiatuko den 23. Korrikaren itxura izan du Korrika Gazteak, zientoka ikasle batu dira euskararen aldeko olatu erraldoira.
Bizitza oso bat eman du Irungo AEK-ko irakasle bezala. Ostegunerako irrikaz da, aurtengoa «ahaztezina» izango dela ziur da. «Aldarrikapen eta festa egun biribila» izango dela dio.
Korrikak Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu zuen urtarrilaren 25ean Hondarribian. Lander Garrok talde horren berri ematen duen ‘Oihaletxea’ dokumentala zuzendu du Korrikarako.
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen. Irun eta Hondarribia arteko kilometroetako lekukoak 60 eragilek eramango dituzte.
Hondarribiko Korrika Batzordeak, Hondarribiko Udalak eta udalerriko hiru eskolek antolatu dituzte Korrika Kulturalaren baitan egongo diren ekintzak. Lehen hitzordua ostegun honetan izango da (hilak 29), liburuaren aurkezpenarekin.
Ostegunean (hilaren 25ean) izango da nazio omenaldia, Itsas Etxean. Baxoa eta brebeta euskaraz egiteko borrokan aritu direnei aitortza egingo diete.
23. Korrikaren harira, marrazki sariketa abian jarri zuen OARSO BIDASOKO HITZAk. Parekorik gabeko erantzuna izan du.
HITZAk, hedabidearen harpidedunen eskutik eraman du gaur 23. Korrikaren lekukoa Hondarribian.
Euskarazko hedabideen elkarlanari esker, 23. Korrikaren irteera zuzen-zuzenean ikusi ahalko da HITZAren webgunetik ere.
Korrika Irundik hasiko da aurten eta hori antolatzeko bigarren bilera egingo dute Palmera Monteron ostiral honetan, 18:30ean.
Ostiral honetan egingo dute lehen bilkura, Palmera Monteron, 18:30ean. Euskal eragile eta herritar guztiei zabalik dago.