
Aparkaleku bat da egun Alameda, baina lehenago, herriko topaleku garrantzitsuenetarikoa izan zen. Balore handiko espazioa izanik ere, alde batera uztea erabaki du herriak.

Datozen egunetan jarriko dituzte martxan herriko auzoetan egingo dituzten jarduerak. Horietako bi Koldo Ortegaren eskutik egingo diren bisita gidatuak izango dira.

Petra Laborda hondarribiarrak ‘La cocina práctica’ errezetategia plazaratu zuen 1929an. Garai hartako roletatik harago jo zezaten, neskentzako sukaldaritza akademia bat sortu zuen ondoren. Haren figura berritzen ari dira orain.

Dorrearen eta kanpai multzoaren historia jaso du Koldo Ortegak Hondarribiko kanpandorrea liburuan. Gaur aurkeztuko du, udaletxean.