
Sei urte igaro dira Gonzalez irundarrak eta Arakistain zarauztarrak Berdinki Zirku Garaikidea konpainia sortu zutenetik. Diziplinartekotasunetik ulertzen dute zirkua, eta Leinu obra estreinatu berri dute.

Biharko astekaria jasotzen dutenek Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain zirku artistei egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.

Irungo Berdinki Zirku Garaikide Konpainiak ‘mikra’ ikuskizuna estreinatu berri du. Karrikan lehiaketan irabazitako bekaren emaitza da ikuskizuna; zirkua, antzerkia eta musika uztartzen duen pieza da.