
Irungo kirol talde nagusi guztiek ez dute asteburuan jokatuko, batzuk atzo (osteguna) izan zituztelako lehiak, eta beste batzuk atsedena dutelako.

Egualdi eskasak zeharo baldintzatu du Hondarribiko mendiko lasterketa .Pausokari elkartasun keinua egin diote

Trapagaran mendean hartu ondoren (19-35), Zarautzen kontra jokatuko du finala.

Ez etxekoek ez kanpokokoen ez zuten lortu bi goleko errenta baino handiagorik. Berdinketaren gola azken jokaldian lortu zuten hondarribiarrek.

Urteroko gala egin zuen ostiralean Bidasoa Atletismo Taldeak. Klubaren historia erreparatzeko, eta egungo egoeraz jabetzeko zita izan zen.

Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko maratoi erdia egin zuten atzo. Haizeari eta hotzari aurre egin zioten bertan izan ziren ia 2.600 korrikalariek.

3-1eko balantzearekin, Ikasbasket seigarren jarri da sailkapenean, Sernaman Lagunak eta Tabirako Baque taldeekin berdinduta.

24 jokalarirekin ari da liga jokatzen Hondarribiko taldea, bi Maila Absolutuan, bost Bigarren Mailan, eta beste 17 Hirugarren Mailan.

Hondarribiko futbol, saskibaloi, eskubaloi eta zesta puntako taldeen ordutegiak, Senior eta Gazte mailetakoak.

Behar bereziak dituzten haurrentzat izango da aurten azaroaren 1eko kirol eta elkartasun jardunaldian bilduko duten dirua.

Mahaiko egutegiaz gain, lehen aldiz paretako egutegia ere argitaratu du Oarso Bidasoko HITZAk aurten. Kirol argazkiak biltzen ditu.

Ostegunean Axularri irabazi zioten neskek, eta larunbatean Sporting Herrerari. Bigarrenak dira hondarribiarrak, Añorga atzean utzita.

Ohorezko Mailako taldeak Añorgari irabazi dio, eta aurkariekiko tartea murriztu du.

Irungo talde nagusiek asteburuan zehar jokatuko dituzten partiden ordutegia eta jokalekua.

Abenduaren 22an jokatuko da Super Amara Irungo Gabonetako Krosaren bosgarren ekitaldia. Elkartasun helburua du lasterketak.

Iñaki Lopetegi Donostian igandean jokatu zen maratoian izan zen gipuzkoar azkarrena. Lehen aldia zen maratoi bat egiten zuena.

Hutsuneak betetzeko, hiru jokalari kadeterekin jokatu zuen larunbatean Gorengo Mailako taldeak.

Futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen emaitzak, Gazte eta Senior mailetakoak.

Bihar hautatuko dute Bidasoa Kirol Elkarteko presidente berria. 856 bazkideen esku dago Irungo talde historikoaren ardura zeini eman.

12:15ean klubaren egoitzatik hasiko den desfilearekin hasiko dira ospakizunak. Mezaren ondoren, bazkaria egingo dute Alameda jatetxean.