Ostegunean Axularri irabazi zioten neskek, eta larunbatean Sporting Herrerari. Bigarrenak dira hondarribiarrak, Añorga atzean utzita.
Gorengo Mailako Hondarribiak sei puntu lortu ditu zubian, bi partida jokatu eta biak irabazi ondoren. Ostegunean, zazpigarren jardunaldian bertan behera geratutako partida jokatu zuen Donostiako Puio zelaian, Axularren kontra. Oraingoan bai azaldu zen epailea, eta 1-3 irabazi zuen Hondarribiak.
Eta larunbatean, Sporting Herreraren kontra jokatu zuten etxean. Ainhoa Iñarrak entrenatzen duen taldeak ez zuen zailtasunik eduki multzoko azkenaren kontra hiru puntuak bereganatzeko; 10-0 nagusitu ziren hondarribiarrak.
Asteburua huts egin gabe gainditu eta gero, bigarren postuan bakarrik jarri da taldea, Añorga atzen utzita (
ikusi sailkapena). Hurrengo asteburuan atseden hartuko dute hondarribiarrek, bi aste barru Intxaurdi liderraren aurka jokatu aurretik.
Bigarren postuan indartu da taldea. Irudia Santo Tomas Lizeoaren kontrakoa da (arg: Julian de Juan)