
Jardunaldi ona izan da Hondarribiko nagusientzat. Eskubaloiko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Oreretako Ereintzaren kontra eta zulotik atera da. Futboleko bi taldeek beheko postuetan jarraitzen dute baina biek puntuatzea lortu dute eta Ohorezko Mailakoak hiru jardundaldi darama jarraian galdu gabe.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIV Ligaren 2. jardunaldia ospatuko da igandean, 10:00etatik aurrera, Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) antolatuta. 100 arraunlari baino gehiago edukiko ditu bertan HAEk, 35 ontzi orotara. Iganderako haize handia emanda dagoenez, antolatzaileek bihar goizean erabakiko dute proba egingo den ala ez.

IX. ekitaldia beteko du aurten kirol azokak; scooter-ak, bmx, finger skates, motokrosa libre estiloan, surfean ikasteko hastapen klaseak... topatuko dituzte interesatuek bertan, bihar eta etzi, egun osoz

19:00etan da hitzordua, plazan. Korrika egiteko ohiturarik ez dutenek, iaioagoen laguntza jasoko dute.

Goizez eta arratsaldez izango dira borrokak. Kadeteen Espainiako Super Kopako proba izango da. 371 judoka lehiatuko dira, tartean pisu bakoitzean Espainiako sailkapeneko lehen postuetan daudenak eta Portugal, Andorra eta Frantziako federazioetakoak. Ama Guadalupekoak bederatzi ordezkari izango ditu tatamian.

Euskal Herriko hainbat puntutako boxeolariak izango dira Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Tartean, Sebastian Latigo Perez ariko da, neo-profesional mailan debutatzeko asmoz

Gehienak irundarrak eta errenteriarrak izan ziren, eta horien artetik onenak Claudia Behobide hondarribiarra, eta Ion Garraus irundarra. http://youtu.be/GViJM06zXPU

Amurrion jokatu da gazteen Super Kopako lehen proba eta hondarribiarra nagusi izan da bere pisuan.


Liga hasi zenetik, oarin arteko emaitza onenak lortu ditu Marlaxka Xake Elkarteak Inauterietako asteburuan. Lau taldek irabazi dute eta bakarrak galdu.

Inauteriak medio talde ugarik atseden hartu duten arren, zenbait partida izan dira asteburuan. Irungo taldeek eskuratutako porrot eta garaipenen kopurua berdintsua izan da azken jardunaldian.

Inauteriengatik eta futbolekjo grebagatik, partida gutxi jokatu dira asteburuan. Hondarribia Eskubaloiak aukera ona galdu du Egian galduz, eta zaila izango du mailari eustea. Xakean, Marlaxkako lehen taldeak ondo irabazi zuen Alfilen etxean. Futbolean eta saskibaloian aurreko asteburuan eguraldiagatik bertan behera geratutako partidak jokatu dituzte..

Oier Goikoetxea txapeldun geratu da -60 kiloetan, eta Iker Otegi hirugarren -66tan

Sailkapen orokorreko bigarren taldearen aurka lehiatu arren, 31-5 irabaztea lortu du talde irundarrak

Bigarren San Juan sartu zen eta hirugarren Portugalete. Ama Guadalupekoaren bosgarren garaipena da jaitsieraren hamabost urteetan.

Txuribeltzak indartsu zelairatu ziren baina berdeak finago aritu ziren azken metroetan. 12. postutik hiru puntura jarri dira eta hurrengo asteburuan goranzko bideari eutsi nahi diote.

Bi derbi izango dira asteburuan: futbolean Hondarribia eta Real Union B, eta saskibaloian, Irungo AIB eta Allerru

Orio eta Bermeo ez dira lehiatuko Hondarribiko XV. Jaitsieran

Asteburu tristea Hondarribiko taldeentzat. Futboleko lehen taldeak ezin izan du azkenaren kontra irabazi eta berdindu du, hori bai, kanpoan; Preferentekoak Urnietan galdu du. Eskubaloiko taldearentzat ere porrota izan da, etxean, Tolosarekin. Eta xakeko Marlaxka A esku hutsik itzuli da Grosetik.