Sportjam azokak bihar irekiko ditu ateak, Ficoban

IX. ekitaldia beteko du aurten kirol azokak; scooter-ak, bmx, finger skates, motokrosa libre estiloan, surfean ikasteko hastapen klaseak... topatuko dituzte interesatuek bertan, bihar eta etzi, egun osoz

Irristatze kirolak praktikatzeko pista izango da

Irristatze kirolak praktikatzeko pista izango da

Sportjam kirol azokarako dena prest dute dagoeneko antolatzaileek. IX. ekitaldia izango da aurtengoa, eta urtero bezala, erakustaldiak, materiala eta arropa erosteko standak, scooter, bmx, skate eta roller egiteko eremua eta beste hainbat jardueretarako aukera eskainiko du kirol azokak. Egun bakoitzeko sarrera 9 euroan finkatu dute, eta bi eguneko mugarik gabeko sarrerak, 15 euroan. Ondokoa da bihar eta etziko egitaraua: Bihar
  • 11:00. Irekiera.
  • 12:00. Scooter sailkapena, 12 urtez azpikoak.
  • 13:00. Motokros fmx estilo librean ikuskizuna.
  • 14:00. Jam sessions scooter top pros.
  • 14:30. Gidari onenen sinadura eskuratzeko aukera.
  • 15:00. Scooter sailkapena, 12 urtez gorakoak.
  • 16:00. Motokros fmx estilo librean ikuskizuna.
  • 17:00. Bike bmx ikuskizuna.
  • 17:30. Gidari onenen sinadura eskuratzeko aukera.
  • 18:00. Scooter top pro sailkapena.
  • 19:00. Motokros fmx estilo librean ikuskizuna.
  • 20:00. Itxiera.
Etzi
  • 11:00. Irekiera.
  • 12:00. Scooter finalak 12 urtez azpikoen kategorian.
  • 13:00. Motokros fmx estilo librean ikuskizuna.
  • 13:30. Gidari onenen sinadura eskuratzeko aukera.
  • 14:00. Jam sessions scooter top pros.
  • 15:00. Scooter finalak 12 urtez gorakoen kategorian.
  • 16:00. Motokros fmx estilo librean ikuskizuna.
  • 17:30. Gidari onenen sinadura eskuratzeko aukera.
  • 18:00.Trukatutako scooter onenak.
  • 19:00. Motokros fmx estilo librean ikuskizuna.
  • 20:00. Itxiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.