Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Rankineko judoka kadete onenak lehiatuko dira larunbatean Jostaldin

Goizez eta arratsaldez izango dira borrokak. Kadeteen Espainiako Super Kopako proba izango da. 371 judoka lehiatuko dira, tartean pisu bakoitzean Espainiako sailkapeneko lehen postuetan daudenak eta Portugal, Andorra eta Frantziako federazioetakoak. Ama Guadalupekoak bederatzi ordezkari izango ditu tatamian.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/11/13
Federazioko presidenteak oroigarri bat eman zion udalari, txapelketa babesteagatik

Federazioak oroigarri bat eman zion udalari, txapelketa babesteagatik

Ia 400 kirolari, Iberiar penintsulan lehiatzen diren kadete mailako judoka onenak, kimonoa jantzita agertuko dira larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Ama Guadalupekoa XXIII. Nazioarteko Judo Txapelketan. Kadeteen Espainiako Super Kopako proba izango da, 2015eko denboraldiko lehena, eta kadeteetan izen handiena duena. Atzo egin zuten aurkezpena, udaletxean, eta bertan izan ziren Ama Guadalupeko Judo Taldeko ordezkari Ander Goikoetxea, Txomin Sagarzazu Kirol zinegotzia, Sergio Bello Euskadiko Federazioko presidentea eta Manuel Agirre eibartarra, bigarren aldiz txapelketako zuzendari tekniko lanak egingo dituena. Amako ordezkari Ander Goikoetxeak azaldu zuenez, bederatzi izango dira larunbateko txapelketan ariko diren herriko kirolariak, “hamar izan behar ziren baina Maialenek [Ramos, Espainiako rankinean lehena bere pisuan] udan belauneko lotailu gurutzatuak puskatu zituen”. Goikoetxeak ondo ikusten ditu Amako judokak baina podioren bat lortzea egunaren araberakoa izango dela deritzo, “oso zaila da, maila oso handia dagoelako”. Bederatzietan hasiko dira borrokak eta azken finalak arratsaldeko seiretarako daude programatuta. Orotara, 370etik gora kirolari lehiatuko dira larunbatean Jostaldi pilotalekuan jarriko diren tatamietan. Euskal Federazioko presidente Sergio Bellok azaldu zuen Ceuta eta Melilla ezik, Espainiako Estatuko erkidego guztietako judokak izango direla: “Rankineko onenak daude, eta Portugal eta Andorrako selekzioak”. Ipar Euskal Herriko ordezkariak ere etorriko dira Hondarribira, Frantziako federazioa ordezkatuz. Txapelketaren goi maila nabarmentzeaz gain, Ama Guadalupekoa judo taldeari buruz hitz politak izan zituen Euskadiko Federazioko presidenteak: “Txapeldunen eskola da, esfortzuarekin uzta ematen ari dena”. Helburua, kirola egitea Larunbatean izango da lehiaketa, goiz eta arratsaldez, baina aurretik eta ondoren ere izango da judoaz gozatzeko aukera Jostaldin. Ostiral arratsaldean Gipuzkoako judoka kimuak eta benjaminak elkartuko dira Hondarribiko frontoian. Eta igandean, goizez, teknifikazio jardunaldia egingo dute txapelketan parte hartuko duten taldeek. Elkarrekin entrenatuko dute eta teknikak partekatzeko aukera izango dute horrela. Izan ere, larunbatekoa maila handiko txapelketa izango bada ere, Ama Guadalupekoa klubaren azken helburua kirola egitea da, Goikoetxeak nabarmendu duenez: “Txapelketa ez da helburua, lehiatzea ez da helburua, ahalik eta herriko neska eta mutil gehien egotea judo egiten, hori da klubaren helburua, haurrek kirola egitea”. Haurren mailatik aurrera nazioarteko lehiaketetan parte hartzen dute Amako judokek, nahi dutenek, lehiatzea ez delako derrigorrezkoa: “Denboraldi bakoitzaren hasieran galdera egiten da, zeinek nahi du lehiatu eta zeinek nahi du lehiatu gabe aritu”. Hala, nahi duenak lehiatzeko aukera du eta gurasoen laguntza izaten du klubak zeregin horretan. “Gurasoen inplikaziorik gabe ezinezkoa litzateke, beraiek ordaintzen dituztelako bidaiak. Esfortzua da bai, nekatzen du, baina gustura egindako esfortzua da, hemen inor ez da behartzen”, argitu du Goikoetxeak.

Larunbatean lehiatuko diren kadete hondarribiarrak

  • Aitor Goikoetxea. -50 kilo.
  • Joaquin Lopez- -55 kilo.
  • Eneko Aragon. -60 kilo.
  • Antxon Lekaroz. -60 kilo.
  • Iñigo Gonzalez. -66 kilo.
  • David Martiarena. -66 kilo.
  • Antxon Mitxelena. -66 kilo.
  • Aritz Garcia. -73 kilo.
  • Joel Herrador. -73 kilo.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.