Etxeko jaitsiera irabazi du Ama Guadalupekoak eta palmaresean aurretik jarri da

Bigarren San Juan sartu zen eta hirugarren Portugalete. Ama Guadalupekoaren bosgarren garaipena da jaitsieraren hamabost urteetan.

Ligarako prestatzen ari dira berdeak

Ligarako prestatzen ari dira berdeak

Hotzarekin, baina haizerik gabe eta itsasoa egoera onean zegoela, egin zen larunbatean traineruen Hondarribiko XV. Jaitsiera. Jakina zen Orio eta Bermeo ez zirela lehiatuko eta etxeko ontzia zen faborito nagusia. Ama Guadalupekoak aurreikuspenak bete zituen eta urteko lehen garaipena lortu zuen (19 minutu eta 50 segundu), San Juani zazpi segundo aterata. Hirugarren postuan Portugalete sartu zen, eta laugarren San Pedro, baina Hondarribiko bigarren ontziarekin berdinduta —21 ehunen azkarragoak izan ziren moreak—; estropada bikaina egin zuen Hondarribia Bk, lehen ontziarekin 22 segundu bakarrik galduta. Larunbateko garaipenarekin, bost bider nagusitu dira berdeak etxeko jaitsieran, Oriok baino bat gehiago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.