
Joan den asteburuan, Irungo Santiagotarrak elkarteko Ur Bizien sekzioa 2018ko Pirineus Kopako lehenengo proban lehiatu zen, Seu d´Urgelleko kanal olinpikoan.

Sei jardunaldiren partidaren faltan, Hondarribia FE-k jaitsiera postuekiko aldea 11 puntura zabaldu du.

Zazpigarrenez berdindu du lehen fasea laugarren bukatzeko. Igoera fasea Arrasaten jokatuko dute hondarribiarrek.

Irungo futbol, eskubaloi eta saskibaloi talde nagusiek asteburuan jokatutako partiden emaitza guztiak.

Hondarribiko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen emaitzak, maila guztietakoak.

Hondarribia FEren historiari buruzko erakusketa antolatu nahian dabiltza. Herritarrei deia luzatu diete falta zaien materiala osatzeko: lehen urteotako argazkiak, bideoak, eta abar.

Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi ordutegiak, maila guztietakoak.

Bidasoa Atletiko Taldeak hirugarrenez errelebo lasterketa antolatu du hilaren 22rako. Dagoeneko proba guztietan izena eman daiteke.

Asteburuan ligako azken partida jokatuko dute hondarribiarrek. Play-offerako sailkatu den beste talde baten etxean jokatuko dute, Zarautzen.

Lau partida geratzen dira liga bukatzeko eta Hondarribiko saskibaloi taldeari luze egiten ari zaio bigarren fasea.

Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieraren 52. edizioa egingo du larunbatean Santiagotarrak Kirol Elkarteak. Herri proba ere antolatu du, bigarrenez.

Krakoe hirian Slalomeko Munduko Kopako bigarrenean oso postu ona lortu du. Haur Mailako kirolariak, bikain Lleidako lehian.

XXXV. Petronor Bandera irabazi du Go Fit Hondarribiak. Zierbenak banderetarako eta ligarako hautagaietako bat dela erakutsi du.

Bihar abiatuko dira txirrindulariak Zabaltza plazatik, 9:30ean. Orotara, 117 kilometro zeharkatu beharko dituzte kirolariek.

Bidasoko herrietan ostatu hartuko duten 700 jokalariek Ficoban bazkaltzeko eta afaltzeko aukera izango dute uztailaren 1etik 4ra.

Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruek lan handia izan dute asteburuan, eta ona: aurkeztu egin dira, eta uretan emaitza oso onak lortu dituzte.

Aitzpea Gonzalez eta Osertz Gonzalez Espainiako selekzioak deitu ditu, asteburuan Espainiako Txapelketan egin duten lan onagatik.

Orotara, hiriko 15 kirol elkartek hartu dute parte programa diseinatzen eta 20 kirol modalitate baino gehiago praktikatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Areto futbolaz gain, Haurren Mailako Futbol 8 txapelketa antolatu dute, eta Realak, Osasunak eta Espainiako Federazioak parte hartuko dute, besteak beste.

Futbol jokalarien formazioa indartu eta aldi berean talentuen garapena ziurtatzeko 150.000 euroko laguntza jaso du Irungo futbol klubak.