Tximist Memorialaren hirugarrena, asteburuan, 30 talderekin

Areto futbolaz gain, Haurren Mailako Futbol 8 txapelketa antolatu dute, eta Realak, Osasunak eta Espainiako Federazioak parte hartuko dute, besteak beste.

Tximist Memoriala

Ostiralean aurkeztu zuten Tximist areto futbol txapelketaren III. ekitaldia

Hondartza kiroldegiak III. Tximist Memoriala Hondarribiko Hiria Areto Futbol Txapelketa jasoko du asteburuan, Gaben Kirol Elkarteak antolatuta. Ostiralean aurkeztu zuten udaletxean. Bertan izan ziren Kalixa Silanes Udaleko Kirol zinegotzia, Aintzane Encinas Gaben Kirol Elkarteko presidentea eta Realeko jokalari ohia, Mariasun Quiñones Errealeko atezain hondarribiarra eta Nekane Soria Errealeko Administrazio Kontseiluko kidea. Silanesek gogora arazi zuenez, Juan Carlos Samaniego Tximist zenaren omenez antolatzen hasi ziren txapelketa orain hiru urte: “Oso maitatua zen Tximist-en aldeko memoriala dugu hau. Oso ekitaldi berezia denontzat; eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaileei, urtez urte handitzen ari den ekitaldi honengatik”. Realeko emakumeen taldeko prestatzaile fisikoa zen Samaniego, eta Realeko jokalari edo jokalari izandako batzuek antolatzen dute txapelketa. Encinasek eskerrak eman zion udalari txapelketa antolatzen laguntzeagatik, are gehiago aurten, parte hartzea kualitatiboki eta kuantitatiboki asko handitu delako: “Oso pozik gaude 30 talde izango ditugulako, horietako bi Frantziatik eta Ingalaterratik etorriko direnak”. Ez da hori berritasun bakarra. Halaber, barruko kantxan ez ezik, kiroldegiko kanpoaldean ere jokatuko dituzte partidak. Gainera, Haurren Mailako Futbol 8ko txapelketa ere egingo dute, Hondarribia, Reala, Osasuna, Espainiako Federazioa, Madrid CFF eta beste hiru talderekin. Halaber, aurreko urtean bezala, hainbat jarduera osagarri antolatuko dituzte hiru egunetan zehar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.