2020ko azaroan izan arren, dagoeneko prestakuntza lanetan hasi dira. Euskaraldia berotzen hasteko, hitzaldi berezia antolatu dute urriaren 10erako.
Familien euskara ohituretan eragitea da asmoa. Horretarako, kezkak eta galderak egiteko aukera egongo da, etxe bakoitzeko egoeratik abiatuta.
"Umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea" izango du helburu saioak. Aurretik izena eman beharko da.
Helduen hizkuntza praktiketan eragiteko helburuarekin Kike Amonarrizek eta Paula Kasaresek hitzaldia eskainiko dute.