Kike Amonarrizek, 'Mis hij@s estudian en euskara y yo no sé' hitzaldia eskainiko du
Familien euskara ohituretan eragitea da asmoa. Horretarako, kezkak eta galderak egiteko aukera egongo da, etxe bakoitzeko egoeratik abiatuta.

Mintzalaguna programarekin bat, Kike Amonarrizek Mis hij@s estudian en euskara y yo no sé hitzaldia eskainiko du, Kultur Etxeko areto nagusian martxoaren 17an 18:30ean. Sarrera doakoa izango da.
Seme alabak euskarazko ereduetan dituzten Hondarribiko familia erdaldunek kasua aipatuko du Amonarrizek, “bai gurasoak erdaldunak direnena, bai gurasoek euskararen oinarrizko ezagupena dutenena”.
Hainbat galdera proposatuko dituzte, hala nola, “Ona al da dakidan euskara apurra beraiekin erabiltzea? Nola lagun ditzaket etxeko lanetan?”. Oro har, familien eta bertaratzen direnen zalantzak, kezkak eta gaiak izango dira hitzaldiaren ildo.