
Presoei elkartasuna emateko eta etxeratzea eskatzeko espetxeen erreketa egin dute Mosku plazan, eta bertan jendetza bildu da.

San Juan Egunaren bezperarekin batera hasten dira sanmartzialak. San Juan plazan egiten duten ekitaldi ofizialaz aparte, Moskun, espetxearen erreketa antolatzen dute urtero, 21:45ean hasita.

Urdanibia plazako eraberritze lanek eragindako egoeraren gainetik, urtero egin ohi den preso eta iheslarien aldeko kartzela erreketa ikusteko aukera izan zen bart gauean. Ohiko sua izan ez bazen ere kartoizko espetxe bat egin, eta Sargia parke ondoan sua emanda erre zuten. Bertan ikus daitezke atzoko irudiak.