Haize bolarek sortutako kalteak izan dira gehien bat: lurrera eroritako teila zatiak, kalea oztopatzen zuen zuhaitz bat, tokiz mugitutako kontenedoreak...
Udaltzaingoak eta Babes Zibilak 100dik gora telefono dei jaso dituzte, eta zenbait gunetan, haizeak orduko 160 kilometroko abiadura gainditu du.
51 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak ardotegi batean kalteak eragin eta lapurtzea leporatuta.
Bi eskuetan zituen zauriak sendatuta, polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen aurrera, ondoren. Anbulatorioan kalteak eragitea eta hiru langileak mehatxatzea egotzi diote.