Tximista batek kalteak eragin ditu Stadium Galen
Argiteria dorre baten kontra jo zuen tximista batek iragan asteazkenean, Stadium Galeko zelai nagusian. Hainbat kalte eragin ditu ezbeharrak, baina horiek neurtzen ari dira oraindik ere klubetik jakinarazi dutenez.
Otsailaren 6an jazo zen ezbeharra, 07:30ak inguruan. Tximista batek argiteria dorre baten kontra jo zuen, markagailu elektrikoaren ondoan. Dorreek tximistorratzak dituzten arren, zintzilik gelditu ziren kolpearen ondorioz. Era berean, koadro elektrikoetan, garbigailuetan eta bi zelaiak banatzen dituen porlanezko horman ere kalteak atzeman dituztela jakinarazi du klubak. Kalteak neurtzen ari dira oraindik.