Tinduf-eko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara elikagaiak eramateko euskal karabana abian da. Hilaren 23tik 25era bitartean jasoko dituzte elikagaiak Kabigorri-n. Bestetik, 2025eko uztaila eta abuztuan haur errefuxiatuak Euskal Herrian jasotzeko harrera-familiei deia luzatu zaie.
Poesiaren maitaleei sortu nahi den taldearekin bat egitera gonbidatu nahi dituzte. Horretarako, interesdunek posta elektronikoz mezu bat bidali beharko dute hilaren 25a baino lehen.