Euskararen eguna bertsotan ospatuko dute

Euskararen egunarekin batera, bertso-gauak Kabigorrira bueltatuko dira; lehenengo saioan, Igauri Lopetegi, Maider Arregi, Aitor Tatiegi eta Nerea Elustondo ariko dira.

Urteetan, hilabeteko lehenbiziko ostegunean bertsozaleek hitzordua eduki dute Kabigorrin, baina duela urte batzuk ohitura hori galdu zen. Aurten, ordea, Kabigorri eraberritu dute, eta hilabeteroko egitaraua indartzea dute xede. Euskararen egunarekin batera, Kabigorriko bertso-gauak berreskuratuko dituzte. Irunabarrek, Irungo bertsoaren bilguneak, ikasturtea amaitu bitarte bertsolaritzaren hitzordua berreskuratuko du hilabeteroko lehenengo ostegunean.

Abenduaren 3an lehenengo saioa egingo dute, eta Igauri Lopetegi irundarra, Maider Arregi eta Aitor Tatiegi oñatiarrak eta Nerea Elustondo legazpiarra izango dira bertsotan. Egoitz Zelaia hendaiarra ariko da bertsolariei gaiak proposatzen. Bestalde, saioa hasi baino lehen Jon Luzuriaga ikaztegietarrak bertso jarrien sorta plazaratuko du, aurretik egiten zuten bezala. 

Bertso saioaz gain, Kabigorrin bertan afaltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.