Abdourramane Bahren heriotza beste kolpe bat izan da, eta arazoak ez dirudi konpontzeko bidean denik: azken asteetan migratzaileen fluxua igo dela jakinarazi du Mendigutxiak, eta horrek arriskuak hartzeko aukerak areagotzen dituela.
Bidasoa ibaian gertatutako azken heriotzaren aurrean, beste behin kontrol arrazistekin amaitzeko eta harrera hobea egiteko eskatu du Irungo Harrera Sareko kideak.
Larunbateko desagerpena azkena izan dadin, giza korridoreak exijitu dituzte boluntarioek, nazkatuta baitaude migranteek pairatu beharreko egoerekin. Guztiei harrera duin eta integrala egiteko exijitu dute.
Harrera Sareko kidearen esanetan, migrazio politikak aldatzea ez dago bertako erakundeen esku, baina bai, ordea, Irunen harrera duina ematea.
Irungo Harrera Sareak joan den apirilaren 18an Irunen hilik aurkitutako Eritreako gaztea migrantea zela iritzi dio, eta Jaurlaritzaren bisita ere harekin lotu du.