Bazterketa arriskuan dauden kolektiboen gaineko sentsibilizazio jardunaldiak antolatu dituzte Plaiaundiko Gizarteratze Goi Zikloko lehenengo mailako ikasleek.
Maiatza Antifaxista izenburupean, hainbat jarduera izango dira Oarsoaldean eta Bidasoan maiatzean zehar.
Haurren jolasa arriskuan ote dagoen eztabaidatzeko parada izango da. Aldiz, azaroaren 20an, haurrengan pentsatutako txokoak sortu eta jolasak proposatuko dituzte Zabaltza plazan.
Pasa den asteburuan, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia egin zuten herrian: Herri Musika Bildumak izenburupean. Arrakastatsuak izan ziren. Mahai ingurua bereziki interesgarria izan zen. Jardunaldien gaia Herri Musika Bildumak izanik, jorratu zituzten atalen artean bildumen mantenua egon zen. Soinu-tresnen arloan, museoei dagokien araudia jarraituz, soinu-tresnak arte ederretako piezak bezala zaintzen dira eta haiek erabiltzea debekatuta dagoela esan daiteke, erakutsi egin daitezke, tenperatura eta hezetasun kontrolatuarekin, baina ezin dira jo. Baina musikari guztiek dakite erabiltzen ez den soinu-tresna hondatu egiten dela. Ikusentzunezko materialen arloan berriz, sorpresak izan ziren. Ia denok uste dugu CD eta DVD-ak betirako eginak direla, baina dagoeneko arazoak sortuak dira. Kopia zein orginalak 10-15 urteko epean hondatzea ohikoa da, eta bertan bilduta zenuen informazioa galdu egiten duzu. Horrena aurrean dauden aukera ezberdinak planteatu ziren, baina agerian geratu zen diru gutxirekin ezer egitea zaila dela.
Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek Bidasoa Bizikletaz proiektua abiatu zuten otsailean. Programazio horren barruan jardunaldi bat antolatu dute, Nafarroa, Akitania eta Euskal Herriko beste elkarte batzuekin.
Arrantza eskoletako ikasleei zuzendutako ikastaroa da batez ere, baina edonork parte har dezake, beti ere aurretik izena eman bada.
'Euskadi Lagunkoia' proiektuan parte hartzeko bi jardunaldi berri programatu ditu Irungo Gizarte Ongizate sailak.