Artisautza jardunaldiak egin dituzte Errenteria-Oreretan

Artisautza eta berrikuntza oinarri dituzten jardunaldiak antolatu zituen Artiola artisau elkarteak, pasa den asterako. Ostegunetik igandera, Errenteria-Oreretako Merkatuzarren. Jardunaldien zutabeetako bat Kaikua oinarri erakusketa izan da. Horrekin lotuta, hainbat ekitaldi egin dituzte, hala nola, Santi Oteiza Erratzuko (Nafarroa) kaikugileak kaikua egiteko teknika tradizionala erakutsi zuen larunbatean.
Santi Oteiza, teknika tradizionala erakusten

Santi Oteiza, teknika tradizionala erakusten

Bestalde, kaikuen diseinu lehiaketara aurkeztutako lanik onenak ikusteko aukera izango da Merkatuzarren hurrengo ostegunera arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.