Itsaslabarreko bigarren zatia egingo du Blaganek igandean

08:30etik abiatuko dira paradore zaharretik.

Blagan itsaslabarra

Urtarrilaren 17an egin zuten itsaslabarra ezagutzeko ibilbidearen lehen zatia, Higerretik abiatuta

Igandean egingo du Blagan euskaltzaleon elkarteak Jaizkibeleko itsaslabarra ezagutzeko programatutako hiru irteeretatik bigarrena. Garai bateko paradorretik abiatuko dira 08:30ean, eta ibibilbidean Labetxu, Erentzin eta Bioznar eremuak bisitatuko dituzte. Animatu ala ez, dudatan daudenei begira beheko argazkia zintzilikatu dute Facebook orrian, testu honekin: “Marte, Jupiter… Bai zera, Jaizkibelen hartua da argazkia! Non dagoen ezagutu nahi?”.
Blagan Jaizkibel Itsaslabarra

Itsaslabarreko koloretako formazioak ezagutzeko aukera izango da

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.