Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek bisita gidatu sorta bat antolatu du datozen asteetarako. Hauetan hiriko eraikinik adierazgarrienen historia ezagutuko dute irundarrek eta bisitariek.
Irungo prostituzioari buruzko txostena landu dute Arrats elkarteko kideek. Prostituzioaz hitz egiteko, lehendabizi «protagonistei entzun» behar zaiela esan dute.
Bozeramaileen Batzordeak "aho batez" onartu du Bidasoa Irunek helarazitako proposamena. Omendua eskubaloi taldeko presidentea izan zen klubaren une gozoenetan.
Hirugarren anbulatorioaren gaineko mozioa aurrera atera da udal talde guztien aldeko botoekin; EAJ abstenitu egin da.
Udal talde guztiek sinatu dute mozioa EAJk izan ezik.
Egun hauetako beroaz gain, muturreko tenperatura altuak espero dira gaur.
Jose Antonio Santano alkateak historikotzat jo du lortutako adostasuna eta diru kopurua, eta Irunek eskertuko duela gaineratu du.
Bide publikoa hobetzeko lanak egingo ditu udalak espaloien egoera hobetuz eta LED sistemadun argiak jarriz. Milioi erdi euroko inbertsioa egingo du.
Banketxeetan aurrez aurreko arreta bermatzeko bat egin dute udal talde guztiek, baita Almudena Grandesen izena jartzeko hiriko plaza edo kale bati. Minutu bateko isilunea gorde dute Ukrainako gerra dela eta.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak egindako erantzunak ez du asebete udala, eta zalantza horiek argitu arte lanak egiteko esleipena geldiarazteko eskatu du.
Irungo udal eraikin nagusiek 22:00etan itzali beharko dituzte bertoko argiak datorren asteko asteartetik aurrera.
Lau urtez errendatuta izango dituzte ibilgailuak, eta denbora horretan 3.400 euro inguru ordainduko ditu hilabetero udalak.
Irungo geltoki berriaren proiektuaren lizitazioaren gaineko balorazioa egin du Jose Antonio Santano alkateak.
Egunotan proposamenak izateko aukera izango dute herritarrek, eta alkateak ostegunean bisitatuko du auzoa.
Ostiral honetatik aurrera auzotarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte webgunean, eta maiatzaren 4an izango da alkatea bertan auzo elkartearekin batera.
25 milioi euroko aurrekontua izango du plan honek eta "herritarren eskaerei" erantzuten dioten proiektuak hautatu dituztela adierazi du Cristina Laborda ordezkariak.
Udalaren arabera, egoera txarrean dago eraikina eta ez du erabilerarik. Segurtasunagatik hartu du erabakia.
Alkatea Auzoetan programaren barruan, auzotarren proposamenak, iradokizunak eta kexak jasoko dituzte egunotan.
Lan hori egiteko bost pertsona kontratatuko ditu udalak sei hilabeterako.
Otsaileko ohiko osoko bilkura izango da, 09:30etan, eta 12 puntuko gai ordena izango dute.