Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Batasuna pentsiodunen eta feministen mozioetan

Banketxeetan aurrez aurreko arreta bermatzeko bat egin dute udal talde guztiek, baita Almudena Grandesen izena jartzeko hiriko plaza edo kale bati. Minutu bateko isilunea gorde dute Ukrainako gerra dela eta.

Ukrainako gerra dela eta, minutu bateko isilunea egin du Irungo Udalbatzak.
Aizpea Amas Agirre
Irun
2022/02/25

Otsaileko ohiko osoko bilkura egin du, gaur, Irungo Udalbatzak. Aspaldiko partez, zinegotzi guztiak euren eserlekuetan eseri dira, pandemia dela eta, distantzia mantentzeko aparteko mahai eta aulkietan eseri baitira azken hilabeteotan udal taldeetako zenbait ordezkari. Gaur, ordea, denak elkarrekin.

Sintonia bera erakutsi dute ere gizarte taldeetatik aurkeztutako mozioetan ere. Horietatik bozkatu duten lehena Txigudiko Pentsiodunen Elkartearena izan da, aho batez onartu dute. Izan ere, aurretik udal talde guztiek sinatuta zeukaten mozioa. Bertan, besteak beste, Irunen dauden banketxe guztietan aurrez aurreko zerbitzua eskaintzea bermatzeko eskatzen zaie banketxeei, batik bat 65 urtetik gorakoei.

Txingudiko Pentsiodunen Elkateko ordezkari batek hitza hartu du, eta gogoan izan du beraiek hasiera batean egindako proposamenetatik bi puntu erretiratu egin dituztela, eta horiek gogorarazi ditu, Jose Antonio Santano alkateak iragarri duen moduan, banketxeetako arduradunekin egitekoak diren bileretan aintzat hartzeko. Ordezkariaren esanetan, pentsiodunak derrigortuta daude kontu korronte bat edukitzera euren pentsioa kobratzeko, eta, era berean, ordainagiri eta zerga guztiak handik kobratzen dizkiete. Derrigortuta daudela kontuan hartuta, zerbitzu hori ez litzaiekela kobratu beharko iritzi dio. Garai batean zegoen Kutxa Postalaren antzeko zerbitzu publikoa aipatu alternatiba moduan, egungo garaietara egokituta.

Pentsiodunen elkarteko ordezkariak gogora ekarri kutxazainak ere ixtera iritsi direla ordu jakin batzuetan, eta, horrez gain, adineko asko bakarrik daudela, inor eduki gabe horrelako kudeaketetan laguntzeko. Horrenbestez, eurek proposatutako alternatiba ez dela horren zentzugabea uste du.

Almudena Grandes

Gizarte taldeetatik aurkeztutako bigarren mozioa ere ahobatez onartu du Udalbatzak. Kasu honetan, Txingudiko Elkarte Feministak aurkeztu du beste zenbait elkarterekin batera, hala nola, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoa, Almudena Grandesen idazlearen izena jartzeko hiriko plaza edo kale esanguratsu bati. Txingudiko Elkarte Feministako bi ordezkarik hartu dute hitza Grandesen balioak gogoratu dituzte “feminista, errepublikano eta berdintasunaren defendatzaile” izan zen heinean. Memoria historikoari egindako ekarpena ere aipatu dute, Una guerra interminable proiektuaren bidez. Udal taldeek hitza hartu dutenean, udalak elkarte feministekin elkarlanean, azken urteetan herriko kale eta plazei emakumeen izen edo emakumeekin zerikusia duten ogibideen izena jartzeko hartu duen konpromisoa azaleratu dute, eta horretan jarraitzeko beharra nabarmendu dute.

Kreditu aldaketa

2,1 milioi euroko kreditu aldaketa ere gaurko gai ordenean zegoen. Udal talde guztiek aldeko botoa eman dute, eta EAJ abstenitu egin da. Hasteko, bai EH Bildu bai EAJk prozedura bera kritikatu dute, hasiera batean alkatearen dekretu bidez onartzekoak zirelako. Edonola ere, azkenean udalak atzera egin du.

Aurreko udalbatzarretan bezala, EAJ eta PSE-EEren arteko distantzia agerian geratu da, eta Xabier Iridoy eta Miguel Angel Paez EAJ eta PSE-EEko bozeramaileak eztabaida sutsua eduki dute bi taldeen gobernu plana defendatuz. Iridoyren aurkezpenean piztu da eztabaida. Nahiz eta edukiarekin bat etorri, moduarekin ez daudela ados adierazi du, eta zalantzan jarri du udal gobernuari eraginkortasuna galdegin dio. Horrez gain, Udalbatzak atzera bota du EAJk Ikust-Alaiaren harira egindako proposamena: alegia, aurten 1 milioi euro beharrean 500.000 euro bideratzea eta 2023an 1,5 milioi, obra egiteko astia izango ez dela argudiatuta, eta gainontzeko 500.000 euroak Poxpologile kalea berritzera bideratzea.

Paezek, Iridoyren hitzak deitoratu ditu, eta “sermoi gogorra” egitea leporatu dio, “baina besteentzat”. Hortik aurrera, eztabaida guztiz desbideratu da.

Gainontzeko puntu guztiak aurrera atera dira. Bestalde, Udalbatzak minutu bateko isilunea egin du Ukrainako gerraren harira “bakearen eta biktimen alde”.

Erlazionatutako edukiaBuru osasunari buruzko plana aurrera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.