Ipar eta Hego Euskal Herriko harrera sareetako kide batzuk identifikatu eta berri gehiago jasotzearekin "mehatxatu" ditu Espainiako poliziak.
Pasa den astean iragarri zuten Irun eta Hendaia arteko Etorbidearen zubia zabalduko dutela urriaren 30ean. Irekitzearen trukean, polizia patruila gehiago ezarriko dituztela ere jakin da.
Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.
Atzo Espainiako polizia etxearen aurrean 100 bat pertsona elkartu ziren politika arrazistak salatzeko. IHSk prestakuntza eskatu zuen poliziarentzat "arrazismoaren aurka" borrokatzeko eta agindua deuseztatu bada ere, hartu beharreko dimisioak galdegin zituzten.
IHSk gogoratu du migratzaileek oinarrizko eskubideak dituztela eta paperik ez izatea falta administratiboa dela eta ez delitu penala. Erantzukizunak eskatu dizkiote Espainiako Polizia buruzagitzari.
"Hitzetatik ekintzetara" pasa dira bidasoarrak eta Etorbidearen zubiko hesiak kendu dituzte. Zirkulazio askatasuna aldarrikatu dute.
Korrika kulturalaren barruan, elkarlanean, Irungo Harrera Sareak eta Korrikak emanaldi bat antolatu dute hilaren 16rako.
Koordinazio arazoak direla eta, ez da egingo 19:00etan deitua zegoen kontzentrazioa. Egun batzuetan iragarriko dute data berria.
'Elkartasuna ez da delitua' lelopean, agerraldia egingo du Irungo Harrera Sareak 19:00etan, San Juan plazan.
Horietan lehena gaur izango da, eta Irungo Udaleko alderdi guztietako alkategaiak auzoan izango dira hauteskunde programak aurkezteko. Astebururako, aldiz, erakusketak eta mahai inguruak antolatu dituzte.
Euskal Herriko hainbat eragile eta elkarte batu dira deialdira eta hiri ezberdinetan egingo dira elkarretaratzeak. Irunen, 19:30ean, ostiral honetan.
Behobian eta Pausun elkartuko dira datorren larunbatean, otsailak 4, 17:30ean, 'Migrazioa eskubide bat da! Stop hilak eta desagertuak!' lelopean.