Harrera Sarearen gaurko elkarretaratzea, atzeratuta

Koordinazio arazoak direla eta, ez da egingo 19:00etan deitua zegoen kontzentrazioa. Egun batzuetan iragarriko dute data berria.

Koordinazio arazoak direla eta, Irungo Harrera Sareak jakinarazi du gaur arratsalderako deituta zegoen elkarretaratzea atzeratuko dela. Hasiera batean gaur egitekoa zen kontzentrazioa San Juan plazan, 19:00etan, ‘Elkartasuna ez da delitua’ lelopean. Harrera Saretik aurreratu dute egun batzuetan iragarriko dela bilkuraren data berria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.